Düala 15 urte, Xora filma eraiki ondotik, Hebentik alkarteak « Xiberoa zinez » festibala abiatü züan filmen ekarteko Xiberoko xoko güzietarat.
Aurten Xiberoa zinez « Besteak beste » lemapean bestatatüko da. 4 gaüaldi eta margo erakuska bat antolatü dütüe azaroaren 13tik abentüaren 14ilat. Jeanine Abadianoren « Dena buhameak. Portaits de famille » margo erakuska Hebentikenean (ikusgei date dagün aste osoan) ikusgei düzüe aste osoan eta ondoko ostegünean 19an arrestiko 18 :00etan Maule Baithan « La tsigane. Sur la route avec Tamerantong » dokümentala hedatürik date.
Ondotik hitzordüa düzüe azaroaren 30tik harat astelehen oroz Hebentikenean 20 :30tan dokümental gaüaldi batentako : lehena « L’enfant qui rêve » , ondotik « la vie totale » eta « pinturitas » Pette Etxebarriaren obra eta ürrentzeko « rule of stone-la loi de la pierre » dokümentala Palestinaren obra arkitektüralen desegiteaz.