Alkarte berri bat elki da sogileen arrajinarazteko Atharratzeko salalat. BETIK BERDE izeneko alkartea sortü düe jokülari ohiek dinamika baten arrajinarazteko.
Azken urteetan nazional 1tik eraistetik landa senditü da hatsalbotze bat , jarraikizale fidelen aldetik ere. Hartakoz Mauleko rugbiaren mudelan, jokülari ohien alkarte bat sortü da animazioneak proposatüko dütüan jente eta lagüntzale jinarazteko ideiarekin. 50bat ziren jadanik lehen jüntatzearentako.