Üztailaren 28 eta agorrilaren 12an bi hitzordü dûtützüe üdaz baliatzeko.
Azken hilabeteetan kültüregilek alerta jo züen, sos lagüngoen apaltzeagatik antzoki eta festibalek haien programazionea apürtzen beitüe. Mauleko herriko etxean ere kanbiamen hori senditzen düela esplikatü deikü Mathilde Baqué kültüra zerbütxüko langileak. Hartako leküko konpaniak haütatü dütüe lehentarzünez haien üsako kültüraldia eraikitzeko.
Budjet mügatüa izanik ere ordin, kültüraldi bat proposatü ahal izan dü herriko etxeak üda hontan. Dagün astehartean üztailaren 28an Ageneko Ash twin project metal progresibo eta post rock taldearen kontzertüa dükezüe 19 :30tan Mauleko parke publikoan.
Agorrilaren 12an azken Maule gaineko merkatü gurmantaren kari 19 :00 arrabotüan Elirale konpaniari batzarri eginen da. BOTA izeneko ikusgarrian Eüskal herriko eta Kataluniako inflüentziak nahasten dira korregrafi garaikidea eta tradizionala proposatzez.
Hitzordü güzi horik dohainik dira eta dener zabalirik.
