Biologikoan den Joana Hokik haren lehen zühainak lantatü dütü Zalgizen düala bi urte ; eta aurten dü antolatzen bere lehen sagar salmenta
Lantatzeaz geroztik, Joana Hoqui-k üda ezinago beroak ezagütü dütü. Klima kanbiamen eta bero azkar horiek arrenküra andana bat ondorioztatzen dütüe : sagarren ttipitzea, harren eta püzeron-ren jitea, zühainen erretzea etb…
Biologikoan instalatzez ez da beti aija arrenküra horier bürü egitea, bena urte gogor horien ondotik Joana Hoqui-k haren lehen biltzea kausitü dü
Biologikoan diren jateko sagarrak salgei dira neskenegün goizez, setemere ürrentzealat arte, 9orenetarik aitzina Zalgizeko Jauhizaharrean.