Abentüan Pierre Mongaburu egünko aüzapezak jakinarazi bazüan kargüa ützi gei züala, azkenean zerrenda bat montatü dü. Bere aitzinean Benedicte Callaba-k eramaiten dü Réveillons notre village, ensemble construisons l’avenir de Charrite-de-Bas zerrenda
Sarrikota Pean, beste Xiberoko herri zonbaitetan bezala bi zerrenden artean haütüa ükenen düe igantean.
Alde batetik Pierre Mongaburu oraiko aüzapezak zerrenda bat eramaiten badü, aitzinean Benedicte Caillaba-k eramaiten düan zerrenda ukenen dü. 243 bizizale dütü Sarrikotak (2023ko zenbakiak) eta ondarkintegia eraikirik izan denetik zatiketa handia senditzen da herrian.
Reveillons notre village geroari so egon nahi da eta bi xede nausi dütüe : haurrentako jokü güne baten eraikitzea, eta libürütegi baten proposatzea.. Esperantxa düe ere düala 11 urte eküatü züen bestak arra partitüko direla.
Pierre Mongaburu-en gibeletik jauntsi badügü alkarrizketa baten egiteko, ez deikü sekülan arrapostü eman.
Réveillons notre village zerrendako kideak : Benedicte Callaba, Yann Desvaux, Maite Bedat, Patrick Jean Daunes, Sandrine Dattas, Yoan Aubry, Mélanie Halin, Rémi Pouvrasseau, Nathalie Marina Dagand Reynolds.