Bigarren aldikotz manifestazione bateratüa date Maulen

Urtez bi manifestazione izan baldin badira Maulen maiatzaren 1ean, igaran urtean hasirik CGT, FSU, Solidaires eta LAB sindikatak alkarrekin ariko dira karrika üngürüaren egiteko.

Bigarren aldikotz manifestazione bateratüa date Maulen
Jojo Malharin LAB sindikatüko kidea. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/04/30 10:58

Azken urtean langileen kontrako ataka hanitx izan dira. Azkenetan gobernüak maiatzaren 1ean lan egiteko baimenaren handitzea eseiatü dü igaranaraztea lege proposamen baten bidez. Elektrizitatea, gasa eta süstut azken hilabetean ezantzaren prezioa animalki goratü da. Israel eta Amerikako Estatü Batuek hasi direnetik Iran atakatzen, Total-ek hilabete batez, üsüan beno 1,4 miliar euro benefizio haboro egin dütü.
Inflazioa hanitx goratü da eta minimo sozialak apaltürik izan dira audela. Langileentako geroago eta gaitzago da hilabetearen urrentzea. Frantziako popülazionearen %15,4 beno haboro pobrezian kontsideratürik da.

Horrentako aldarrikapen andana bat izanen dira : minimo sozialak eta lan sarien altxatzea, prezioen blokatzea, erretreta 60 urtetara ezartea...

 Bihar ordüan 10ak 30tarik goiti manifestatzea dei egiten düe. Intersindikalaren hitz hartzearen ondotik hasiko da karrika üngürüa. 11 etan alkarte desbardinek hitza hartüko düe eta ondotik züntzür bustitze bat badate zerbütxügünean. Manifestazionea ürrentüko da Zinkan egiten den bazkari batekilan.
Xehetarzünak bildü dütügü Jojo Malharrin LAB sindikatüko kidearekilan.

2025an lehentze alkarrekin ebili ziren sindikatak oro Maulen. XIBEROKO BOTZA

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu