Bigarren esküko arropa saltegi bat zabaltüko da zalhe Maulen

Nahiz eta saltegia ez den orano zabalirik, Maitena Oyhenart muskildiarrak « Bizi berri » xedea abiazten dü. Jadanik baliatzen ez dütützüen arropak pausatzen ahal dütützüe harekin hitzordü bat hartü ondoan.

Bigarren esküko arropa saltegi bat zabaltüko da zalhe Maulen
Maitena Oyhenart, Bizi berri saltegiko joanarazlea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/01/09 11:53

SHEIN, TEMU edo orano PRIMARK markek hedabideen lehen orrialdeak üsü egiten dütüe ekologikoki eta etikoki arrenküragarri beitira. Erran behar da Frantzian bataz beste 10 kilo arropa erosten dütügüla urtean eta mündü mailan kozadüraren %8-a industria hortarik horra dela. Gizarte arrenküra horren aitzinean bigarren esküko saltegiek arrakasta geroz eta haboro düe eta zalhe Xiberoan bat badükegü ere.

Ohartürik gure kaminetetan arropa, pantalu edo artor franko ez dütügüla baliatzen edo orano haurren arropak gainezka dütügüla gure etxeetan, bigarren bizi bat eman nahi zeien Maitena Oihenartek. Bizi berri "dépot-vente" delako baten gisan ebiliko da. Bakotxak 15 artikülü maximoz ekarten ahal dütü, salgei izanen dira bi hilabetez eta ondotik saldürik diratekinaren sos parte bat biltzen ahalko da. Baratzen dena etxeat arrekarten edo elkarteer emaiten ahalko zaie.

Jakin leheneko Tanocuir saltegian zabaltüko dela Bizi Berria barantailaren 12an. Jadanik hitzordü hartzen ahal düzüe Maitenarekin züen arropen pausatzeko biziberri.secondemain@gmail.com helbidilat idaztez edo bere sare sozialetan mezü baten igortez.

 

Interesgarri izanen zaizu