Orotarat, 29 langile badütü Xiberoko botingoak, eta etxoletaz gain, jatetxea ere eramaiten düe. Jatetxearen kontüak ez dira baikorrak, bena etxolekin beharrezkoa den zerbütxüa, deioie kudeazaleek
57 285 gaüaldiekin 2024an, 57.601 zirelarik 2021an, jente andana batek lo egin dü Iratiko etxoleetan. Erran behar da urte hona izan dela Xiberoko Botingoaren arabera. 29 langile badütü orotara Botingoak, eta etxoletaz gain, jatetxea ere eramaiten düe. Jatetxearen kontüak ez dira positiboan, bena etxolekin beharrezkoa den zerbütxüa dela dioie. Duala urte bat eta erdi arra hartürik, kudeaketan kanbiamenak ekarten dütüe orano. Bestenaz 2024ean Maulen dütüen bülegoak arraberritü dütüe ere. Bideen arraberritze, hur güne zonbaitentako lanak, hala zoin izanen diren aurtenko lanak.