Bigerren merkatü gurmant bat Ligi-Atherein

Üda hontako bigerren merkatü gurmanta iganen da ostirale hontan Athereiko plazan.

Bigerren merkatü gurmant bat Ligi-Atherein
Ligi-Athereiko merkatü gurmantaren antolazaleak.
Iulen Guiresse
2026/08/07 09:08

Lehena, üztailaren 18an agitü bazen Xiberoko Txapelgoarekin batetan, aldi hontan Atharraztarrak taldeko gaztekin jokü garbi partida bat izanen da 6 orenetarik goiti. Haur eta gehitüentako zurrezko jokuak badirate, Marlene Da Costak animatürik. Herriko dantzariak eta trikilariak ere bai ariko dira.
Ber denboran grilladak badirate Bastien Garat-ren xerrikiarekin, fritak Ligiko baratzezain berri batek eginen dütüanak, Ligiko Elixabia  etxaldeko ardi gazna edo ere Etxebarreko ahüntz gazna. Barkoxeko Martin-ren ogia, desertak eginen dütüe Solidarité Tardets alkarteko kideek, edo ere Arguibel ardi esnearekin eginik izozkiak badirate.
Ardoa eta sagar jüsa badate, Donazaharreko Olivier Pouchoulou hor beitate eta Gandañeko Olivier Latchere. Xorta garagordetgia hor izanen da ere bai, Nafarroko garagardo desbardin zonbaiten proposatzeko, eta ponch-a herriko besta batzordeak prestatürik. Hitz ordüa emanik da ostirale hontan 6etarik goiti.    

Hortaz xehetarzün haboroen biltzeko, Peio Quihillalt, merkatüaren antolazaleetako bataren gana joan gira.

Interesgarri izanen zaizu