Biharko laborarien trebatzeko laborantxa lizeoak bere etxaltea handitüko dü

Igan urtetik San frantses kolegioa etxez kanbiatü zen Berrogaineat joaiteko. Lehen urtean bere züzendaria balin bazüan ere, orai laborantxa lizeoak eta San frantses kolegioak bere züzendaria düe : Franz Duprez.

Biharko laborarien trebatzeko laborantxa lizeoak bere etxaltea handitüko dü
Franz Duprez, LARPS lizeoko eta San Frantses kolegioko züzendaria. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/09/18 10:39

420 ikasleekin egin da sartzea Berrogainen aldegainean. San frantses kolegioan 80 ikasle dira eta aspaldian agitü ez zena : zenbakiak honealat joaiten dira 26 sartzekilan seigarrenean. Bestalde laborantxa lizeoan hazkuntzaz zabaltü BTS berrian 11 ikasleek haien sartzea egin düe.

Ikasturte hontan hiru xede garatü nahi dira. Lehenik lizeoko etxaltea handitzeko gogoa düe 12 ardiko saldo batetarik 100 batetarat heltzeko, asurka egin ahal izateko. Ondotik, baxo profesional bat garatü nahi düe aprendizgoan gatü eta txakür sailarentako. Eta ürrentzeko bi langile enplegatürik dira Europak süstengatzen düan ikasbidetik ez baztertzeko programa batetan izena eman beitü lizeoak.

Interesgarri izanen zaizu