3 emanaldietarik azkenean düe plazer haboro hartü arizaleek.
Barkoxeko Urrats Kolektiboak pastoralaren 3. eta azken emanaldia zen atzo goizan, jentea berriz ere saldoan hüilantü da gozatü, baita hanitx parte hartü ere. Antxerak Gamere-Zihigak eraman dütü 1.800 euskotan.
Azken emanaldiaz, behazaleetaz, baita pastoralaren "abentürak" zer ekarri deien galtegin deiegü besteak beste, Lucas, Maika eta Peio antzezlarier bai eta, Margita eta Patrick Kanpo antolakuntzakoak.