Bi herriak Xiberoko bidea izeneko xedearekin iharrausirik izan dira, eta ondorioa da bi zerrenda izanen direla dagü herriko bozketan.
Ezpeizeko herrian ere bi zerrenda izanen dira. 500 bat herritar kuntatzen dütüan Pettareko herrian Xiberoko bidea izentatü zen xedeak süa piztü dü azken urte horietan. Bide horrek trebesatü behar dü Bildoze eta Ezpeize laborantxa lür elibaten hartzez eta leheneko tren bidea, herritaren pasealdi günea dena. Ondorioz bi herri horietan bi lista izanen dira martxoko herriko bozkentatko. Ezpeizen Michel Ibarra auzapeza arrapartitzen da eta parean Arnaud Faurie-ren opozizionea ükenen dü. Bi zerrenda izanen dira ere Xiberoko Bildoze Onize Pean.
Jentezionearen aldetik Xiberoko Hirugerren herria da Bildoze. Christian Berzaitz-ek bigerren kargüaldi batentako presentatüko da. Parean « aitzina alkarrekin » Hervé Moustrous zerrenda bürüa. Ezpeizen bezala Xiberoko bidea projetak bazterrak harrotü dütü eta auzapezaren egiteko manera salatü düe opozizionekoek. Hervé Moustrous jadanik izan da kuntseilüan aitzineko kargüaldean.
Ezpeizeko opozizioneko Thomas Erguy:
Ezpeizeko auzapeza Michel Ibarra:
Bildozeko opozizioneko Hervé Moustrous: