Bista eder ostatüan ateleriak antolatürik dira

Badü 3 urte orai Alex Bouvet-k Muskildiko bastimentü hau arrahartü düala. Ostatüa jadanik zabalik bada, kanbera zonbaitetan obrak egiten dütüe orano.

Bista eder ostatüan ateleriak antolatürik dira
Alex Bouvet Bista eder ostatüko nausia eta La Maison d'Osquich alkarteko bürüa. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/09/01 11:10

Pentsatü beno jente gütiago heltzen bazaie ostatüala, aktibitate desbardinak proposatzen dütüe 2 alkarteen bidez.

Ikonoak (elizako irudiak) tintatzen, grabadüra ateleria, joste edo ere yoga ateleriak eta escape game desbardinak proposatzen dütü. Aktibitate esoteriko zonbait ere proposatzen dütüe pratika enerjetiko ateleria zonbait beitütüe hilabetean behin ere.

Hortaz gain hitz ordü zonbait proposatzen dütüe ere urtean zehar, graner hüste, eguberriko merkatü edo ere bizikleta lasterketa.
Xehetarzün haboro heben : 06 03 53 30 88

Interesgarri izanen zaizu