« Collectif souletin » alkartearen « bizi’kleta » atelerian, « Bourse au vélo » izeneko hitzordüa antolatü düe.
« Collectif souletain » alkartearen, « bizi’kleta » atelerian, « Bourse au vélo » izeneko hitzordüa antolatü düe. Helbürüa, bizikleten ekartea da, egünean kurtsean arrenjatzeko, eta arrestiritan horien saltzeko. Igaran urtean, 100 bat bizikleta bildü zütüen eta horietarik 80 arranjatü eta arra ützüli zütüen. Txütxükatzea maite düen 6 animazaleek eramaiten düe ateleri hori. Asteazken arrestiri oroz, horietarik 2 atzamaiten ahal dira Ondare etxearen gibeleko lokal hontan.
Neskenegünean, 9:00tarik 12:00lat bizikletekin hüilantzen ahal zide 2 euroko parte hartzearekin.