Üda osoan setemearen 10arentako blokatze egün bat deitürik izan bazen, geroztik biltzen da talde bat hilabetean behin barnekalde hontan.
Trakta banatzeak egin ziren egün hartan eta geroztik militanteak jarraikitzen düe biltzen. Hilabetean behin zopa bat egiten düe alkarrekin, politikaz eta kontestü sozialaz mintzatzeko. 40 bat jente dira biltzen eta azkena herenegün zen Donapaulen.
Gei andana bat aipatzen dütüe hen artean, izan Palestinako egoera edo ere Venezuelakoa, bena ere hüllanagokoak dermatosa edo ere faxismoaren gorakada. 3 ardatz nausi dütüe : etxebizitza, elikadüra eta üngüramenaren zaintza.
Hortaz gain, üngürüan igaiten diren mugimentü sozialer ere bai zaintza bat egiten düe horien lagüntzeko.
Hen arabera faxismoa hüllantzen ari beita geroago eta haboro, antolatürik izatera beharrezkoa da.
Horrentako beste hitz ordü zonbait proposatzen dütüe :
- Urtarrilaren 18an Donajune Garaziko Charlotenian goizeko 10ak30tan etxebizitzaz aritzeko.
- Urtarrilaren 31an Bilbon eta Iruñan manifestatzeko faxismoaren kontre.
- Barantailaren 7an Maulen goizeko 10etan