(Xiberoa)

Bortitzkeria sexista eta sexüalak bizi izan dütenentako süstengü gaüaldia badate Ozazen

Gaur izanen da süstengü gaüaldi hori Ozazeko batzokian. Chaumes gaznategiko lau emaztek eta iratiko olhetan lan egiten züan batek lankide bat jazarpenagatik salatü beitzüen, deliberatü züen besta horren antolatzea talde batek.

Bortitzkeria sexista eta sexüalak bizi izan dütenentako süstengü gaüaldia badate Ozazen
Jazarpen sexista eta sexüalen jasaizaleer süstengü gaüaldia. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/06/26 11:06

Talde horren ustez, emazte horiek, baztertürik izan zirela gizartetik. Gaüaldiaren helbürü nausia ordüan, alkartarzünaren erakastea da bost emazte horier. Bigerren helbürüa, sosaren irabaztea da, auzi eta psikologoen fresak pakatzea lagüntzeko, haien lana ützi beitzüen bortitzkeriak jasan ondotik.

Taldeak argi dü ez dela auzi pübliko baten egitearen helbürüko gaüaldia, bena bai süstengüzkoa. Kabaret bat muntatü da, dantza, kantore, antzerki, marrazki bai eta zirkoarekilan. Hitzordüa gaur da 19ak30tan, Ozazeko batzokian.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu