Bortizkeria, nahiz eta ez den ikusten egün oroz agitzen da

Barnekaldeko osagarri langileak biltzen dütüan CPTS- alkarteak (Communautés Professionnels Territoriales de Santé) urtean zehar ekintza desbardinak egiten dütü bortizkeriaz sensibilizatzeko.

Bortizkeria, nahiz eta ez den ikusten egün oroz agitzen da
Jenofa Lamarque CPTS-eko langilea da Donapaleüko bülegoetan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/02/18 06:50

Izan bikotean, adineko edo haurretan, bortizkeriak agitzen dira üsü.
Horrentako artatzen düen profesionalak formatzeaz gain, bortizkeriametro bat banatürik izan da (ikus apalago), ogintegietako paperetan inprimatürik. Hau bikote harremanaren neurtzeko tresna bat da, zer normala den eta zer ez den agerrarazten duana.

Bortizkeria jesaitean, izan psikologikoa edo fisikoa, inportanta da profesionalen gana joaitera eta horrentako telefono zenbaki bat bada : 3919 (kitorik eta 24orenez eta aste osoan deitzen ahal da)
Martxo hontan formakuntzak proposatürik dirate profesionaler eta izenaren emaiteko edo xehetarzunen biltzeko deitzen ahal due 05.54.60.01.50 edo idaztez info@cpts3p.com

Jenofa Lamarque CPTS-eko langilea alkarrizketatü dügü.

Interesgarri izanen zaizu