Eüskal hirigune alkargoko bortüetako 111 herri biltzen dütü eüskal mendiak. Hontan ordezkari zonbaitetaz gain, üngüramenaz axolatzen diren alkarte, turismo edo ere gazte alkarte zonbait badira
Beste urtetan 250 000 euro banatzen badüe xede desbardinentako aurten 220 000 euro badütüe.
Lehen xede deialdiaren helbürüa da mendigïnetako jakingoaren transmisionea. Izan artisautza, artzaintza oihangintza edo beste.
Bigarren deialdia laborantxa eta oihangitza balioan ezarteko esperimentazio berritzaileak aküillatu nahi dütü. Izan hazkuntza arraza berriak, laborantxa hanitxeko proiektuak, iratzea txipitzeko teknika berriak sartzea…
Azken honentako urrietan 15a beno lehen behar da bere xedea igorri.
Xede horik abentuaren urrentzean hautaturik dirate eta dagun urtean plantan ezarteko eginik dira.