Bortüka ospatü da Ahüzkin, lanjeran izanik ere

Bortü bidea alkartearen "Bortükaren besta" giro goxoan igaran bada ere, tuberkulozagatik 2 behi tropa mentx ziren. Honek ohitarazi dü bortükaren babesteko beharra.

Bortüka ospatü da Ahüzkin, lanjeran izanik ere
Ahükiko "Bortükaren besta". XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/05/19 10:35

Aro ederra lagün artalde eta behi tropek Ahüzkiko bidea hartü düe maiatzaren 17an. Bortü bidea alkarteak azken urteetan « Bortükaren besta » antolatzen dü behi tropen igaitea soegiteko, artaldeen erakusteko, leküko mozkinen agerian ezarteko eta momentü goxo baten igaiteko bazkari baten üngürüan.


Aurten ere jente bildü da eta momentü berezia izan da ere, 54 tzintzarri banatürik izan beitira Xiberoko artalde desberdiner. Baionako Euskal museoa, Eüskal kültür erakundea eta Nader Kooachi artistaren xedea zen « museoa hurtu » izeneko ekimenarekin, müseoetan diren tzintzarri eta objektü zaharrekin tzintzarri berrien egitea.



Naderen ustez, artzaingoaz eta bortüaz argazki, libürü, erreportaje eta margo hanitx eginik izan badira, soinüari ez deogü aski kasü eman. Tzintzarriak banatüz, gure ondarreari berriz bere hatsarreko funtzionea emaiten deio eta üda hontan tzintzarraden sonü grabaketak eginen dütü Xiberoko bortüetan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu