Aste ondar huntan lehentze eman dü bere ikusgarria BERRITZA dantza alkartearen talde berriak.
Koloretsü alagera bizi eta moderno, xiberoko dantzari gazteek berriz freskatü düe xiberotar dantzaren tradizionea.
300 bat so egileren aitzinean alageratü düe Hokiko plaza neskenegünean. Orai partitürik dira xiberoko eta ipar euskal herriko üngürüaren egiteko : Barkoxen, Senperen, Larrainen, Atharratzen, Mitikilen eta berriz Baxe Nafarroan eta Lapurdin.