Brilili taldeak bere azken ürratsak eman dütü

Geroago eta gazte dantza talde haboro ikusten dira.

Brilili taldeak bere azken ürratsak eman dütü
Brilili dantza taldea. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/11/14 17:18

2023an Berritza kültür alkarteak izen emaite bat egin züan hiru projektü desbardinentako dantzarien atzamaiteko. Hiru projektü horietan, bata zen arrüako ikusgarri baten plantatzea. Hola zen sortü Brilili taldearen behin bazen izeneko ikusgarria.

Sei hilabetez karraskan erauntsi düe, sorkuntza eta arra hartürik diren dantzekin ikusgarri baten plantatzeko. Martxotik ipar eüskal herriko plaza haboroxenetan kurritü dira.

Esperientzia hori kuntatzen deiküe Ximena Quihillalt eta Maia Jaragoyhen taldeko bi dantzariek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu