BTS bat zabaltüko da LARPS-en dagün setemerean

Hazkuntzaz BTS bat zabaltüko da LARPS Berogaineko laborantxa lizeo pribatüan. Kolegioko azken urteak eta lau baxo profesional desberdin proposatzen badütü eskolak, oraikoan ikasleak begiratü nahi dütü hein gorako ikasketentako.

BTS bat zabaltüko da LARPS-en dagün setemerean
Franz Dupres, LARPS-eko züzendaria. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/01/21 10:36

Hazkuntzan berezitürik BTS bat sortzeko gogoa züan aspaldian LARPS-eko eskolak. Helbürüa da hüllaneko formakuntza bat proposatzea ikasleer alternantzian, hazkuntzako ürrats desberdinen ikasteko.

Hartako jadanik 8 bat ikasle interesatürik dira eta izen emaiteak abiatürik dira dagün ikasturteko. Jakin informazio biltzen ahalko düzüela urtarrilaren 31 datekian borta zabaltzetan.

Interesgarri izanen zaizu