Bulego taldeak bere diska berriaren aurkezpena egin dü

Manera berezi batez plazaraztea erabaki düe, egün bakar batetan probintziz probintzi kontzertü akustiko bat emaitez. Maulen hasirik goizeko 9 orenetan Iruñan düe arrats hontan 7. eta azken kontzertüa.

Bulego taldeak bere diska berriaren aurkezpena egin dü
Bulego taldeak bere 3. diskaren aurkezpena Mauleko gaztetxean hasi düe. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/11/21 12:20

2020an sortürik, Eüskal Herri osoan kurritü da sei urtez Bulego, Azkoitiako taldea. Azken urtean eszena gaineala ez badira igo, 3. diska perestatzen erauntsi düe eta hau urtarrilan argitaratü gei düe.

Aldiz honen estreinatzeko, 7 probintzietan kontzertü baten egiteko gogoa üken düe eta Maule, Domintxine, Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan. Joan gira Tom Lizarazu kantariaren alkarrizketatzera lehen emanaldia beno lehen.

Interesgarri izanen zaizu