Burger gaüaldi bat prestatzen ari da Gambetta karrikan

Burger gaüaldi bat izanen da arramaiatzaren 20ean gaüko 7 orenetarik harat Gambetta karrikan.

Burger gaüaldi bat prestatzen ari da Gambetta karrikan
Graxiana Castillon, Xirikota saltegiaren jabea. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/06/19 15:36

Gaüaldi hori Xiberoko komertsanten batarzünak dü antolatzen eta bigerren edizio da aurten. 
Karrika hortako mozkin saltzaleek Burgerrak eginen dütüe beren saltegiko mozkinekin eta erakusmahainak ere etxekiko dütüe. 
Müsika animazio bat badate Michel Garat eta haren lagünekin, bai eta ere Haurrentako joküak. Pantaila handi bat ezarririk date errügbiko partidaren zabaltzeko. 
Burger horik behar dira manhatü aski zale Xiberobio izeneko saltegian. 

Xehetarzünak emaiten deizkü Graxiana Castillon, Xirikota saltegiko jabeak : (audio)/images/audio/250617burgergaualdia.mp3(/audio)

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu