Lixozeko alkarte horrek bortizkeria fisiko eta sexüalak bizitü dütüen haurrak lagüntzen dütü, kabalen lagüntzarekin.
Lixozen den Cheval Bleu alkarteak, bortizkeria fisiko eta sexüalak bizitü dütüen haurrak lagüntzen dütü. Strüktürra horren berezitarzüna da kabaleekin lan egiten düela, hontarzün andana bat beitira haurren konfientsiarentako. Bena sozial arloa güti lagüntürik izatez finentzialki, alkarteak kantaldi bat antoaltzen dü sos lagüngoa baten ükeiteko. Hitzordüa apirilaren 11an 20k30 etan Urdiñarbeko elizan.