Herritarren banka bezala den CLEJak jarraikitzen dü Xiberoko ekonomiaren süstengatzen. 300 bat parte harzaleri esker hamabost entrepresa süstengatü dütü bederatzügerren CLEJak.
CLEJa da herritarrek proposatzen düen sos jesaite bat , banka baten gisa. Horri esker hebenko entrepresak lagüntürik dira . CLEJ 9an 300an bat sos emaile badira eta hamabost bat entrepresa lagüntürik izan dira. Dagün urtean CLEJ berri bat sortüko da CLEJ 10. Hatsarrez geroztik 2000. urtean, 355 mila euro pherestatürik izan dira. Gillen Oyhenard-en zesta punta entrepresa eta Adrien Aranburu-en soro eta bortüen entertenitzeko entrepresak azken lagüntüriketan izan dira. Haien ezagütza eginen dügü ondoko egünetan.