Bildozeko ateleria batetan hasi dira lanean Clément maiastüa eta haren lagüna buztingoan.
Literatüra baxo bat üken ondoan, eta 2 urte igan ondoan filosofiako fakultatean, Clément maiastürügoalat bürüz üngüratü da.
CAP-a üken ondoan, Tolosan hasi da lanean eta 10 urte igan ondoan han, gogoan üken dü bere kontüan jartea. Xiberoalat jin dira ondotik, beraren etxetik huillantzeko, Landesetik horra beita Clément.
Ukrainian den krisiak eragin txarrak üken dütü maiastü lanean eta Clément eta haren lagünak egonkor den zerbaiten txerkatzen hasi dira. Haren lagüna büztingoan ari da, eta deliberatü düe Bildozeko ateleriaren hartzea algarrekin.
Barneko maiastürügoan ari da Clément, beti kontzientzia ekologiko baten begiratzez, bilketako materielen erabiltzez. Hebenko egürrak ere baliatzen dütü haitsa bezala edo pinoa bezala.
Haren lagünarekin gogoan düe borta zabaltze egünaldi bat antolatzea setemez erakusteko zer egiten düen maiastürügoan eta buztingoan.