Sos lagüngoen apürtzeak lanjeran ezarten dü Mauleko espazio sozial alkartea. Bestalde Collectif souletineko mürrüak hertsiegi bilakatü dira.
2007tik alkarteak harreman sozialak süstatzen dütü haur, gazte, gehitü eta adinetakoen artean. Epizeria sozialaz gain, atelier desbardinak animatzen dütü ttipi eta handientako. Aurten herriko etxeak üzten zeion animazionen egiteko gela ttipiegi baratzen zaie eta beste solüzione baten txerkatzen ari dira. Bestalde Euskal museoaren antena Bizikleta atelierak baliatzen düan günean pentsatürik da. Momentüko ez dakie Herri alkargoak zoin bastimentü proposatüko deen.
Ürrentzeko departamentüak urte hatsarrean jakinarazi züan bezala, alkarteer sos lagüngoak apaltü dütü. Collectif souletinen kasüan 6 000 euroko apaltzea jasanen düe eta mezenagoa kanpaina bat abiarazi düe.
Jakin alkarteaz xehetarzün güziak haien webgünean edireiten ahal dütützüela : collectifsouletin.eus. Eüskaraz osoki irakurten ahal düzüe orai Beñat Espil zenaren lanari esker.