Xiberoko aüzapez berrien üngürüa egiten dügü ttipi ttapa. Aldi hontan Muskildiko aüzapezaren ezagützeaz gain herriko xede nagusien berri hartüko dügü.
Hiru kargüaldiz axüanta izan ondotik Daniel Barreix Muskildiko aüzapez berria dügü. Sortü düan Euskal Pastak enpresaren joanarazteaz gain, herriaren ordezkaria date ere Eüskal Alkargoan.
Kargüaldiko xede nausia dükie plaza erditan den Xizterra zaharraren arra berritzea, baita herriak dütüan eraikin oroen ahal bezain ontsa moldatzea, bakotxak bere ekarpena egin dezan.