Dantza erakus günea zabaltü da Barkoxen

Aspaldian hasi xedea aurkeztü düe Barkoxe bizi eta Etxahun alkartekoek. Leheneko apezetxean xiberotar dantzaz interpretazio günea püblikoari zabalik date.

Dantza erakus günea zabaltü da Barkoxen
Dantzan günearen aurkezpena zen martxoaren 22an. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/03/25 10:52

Dantza goizaldi bat antolatü düe Barkoxeko bi alkarte horiek eta 50 bat pertsonek parte hartü düe. Güne hortan dantzaz hainbat mota ikusgei dira, aitzindarien argazkiak ere ageri dira , dantzaren transmisioa, jautsiak eta püntüak idazkiz aspimarratürik direlarik.
Justoki goizaldi hatsarrean püntüak eman dira Patronaje gelan. Aitzindariek mostraka pübliko bat antolatü die huillantü nahi izan diren haur eta etxekoen aitzinean . Mostrakaren ondotik beste oren batez galto arrapostükako denbora hartü die .
Horren ondotik Barkoxeko arrabotüalat jaitsi dira denak, dantza zonbait eman eta gero Apezetxeko edo Uthurburu etxearen Floriana izeneko günearen estrenaldi ofiziala egin da.
Paneletaz gain, dantza ikusgarri puzka desberdinak ikusten ahal hizan dira telebixtan maskarradaz edo pastoralaz.
Ürhentzeko, dantza aipatzen düan , Mailina Barbara Agorrek hontürik komiki bat agerrazi düe , bai aitzindarien oharrekin ,baita hainbat marrazkiekin .
Prefosta tzüntzür bustitze batekin lüzatü da goizaldia.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu