Seaskako Integrazio Batzordeak, 180.000 euro biltzeko xedea dü martxoaren 26tik goiti. Frantziar estatüak lanpostüen erdia beno haboro ez düe segürtatzen.
Aurten ere ,Integrazio Batzordeak sosaren biltzeko kanpaina bat eginen dü, «Denak inklusioaren eragile» lemarekilan. 180.000 € biltzeko xedea düe martxoaren 26tik goiti, kanpañaren haste data ofiaza beita, bena urtean kurtsean ere beste animazioneak egiten dütüe. Frantziar estatüak lagüntzen badütü, lanpostüen erdia beno haboro ez düe segürtatzen ahal lagüngoa horrekin. Horrentako urte oroz, kanpaña horren egiteko behar gorria düe.