Lehenago Xiberoko sindikatak bazüan eramaiten, azken hamarkadan Ardi Bürü Beltz alkarteak dü antolatzen ardi eraiste egüna Ligin bi urtetarik behin.
Hebenko eta kanpoko jente hüllantü da neskenegünean basabürüela artzainen mündüaren hobeki ezagützeko.
Horrentako, 7 olha desbardinetako saldoak jaitsi dira, eta hen lagüntzeko navetta zonbait egin dira nahiant oroentako.
Hortaz gain, merkatü, ardi gazna txapelketa edo ere behi gizen txapelketa bat antolatürik zen, beste informmazione emaite hanitxen artean.
Gazna txapelketako emaitzak :
Bortüko gaznetan : 1.Bettan Hoqui / 2.Mikel Negelua / 3.Xaxi Erdozaintzi / 4.Petti Erdozaintzi
Etxaldekoetan : 1.Michel Jaragoyhen / 2.Mikel Negelua / 3.Evelyne eta Jean-Bernard Mainhaguiet / 4.Lucie Lucu
Egünaldiaz eta laborantxaren geroaz elestatü gira hor ziren zonbaitekilan :
Alkarteko kide bat :
Ozazen ardiekin ari den laborari bat :
Barkoxen Terriña behiak, sasi ardiak eta euskal xerriekin ari den laborari bat :
Urdiñarbeko erlezain bat :




