Casamajou Elkegarai ahizpek Lurdes Iriondo pastorala idatzi düe. Lan teknikoa eta arauen gatik opilotsü behar beita bizi bat sararazi hogei bat jelkaldietan eta hamar bat kantore haitatü
Ezdok 13, haur literatüra eta poesia egile zen Lurdes Iriondo pastorala idatzi düe Casamajou Elkegarai ahizpek.
23 urteko Leire eta 21urteko Ihintzak bi urteko lana eraman düe kantari famatüaren biziaren agerazteko formatü zinez berezia den pastoralean. Iragan urteaz geroztik dokümental bat eta libürü biografi bat agertü dira Lurdes Iriondoz, parada idazleen artean geiaz partekatzeko eta bata bestean indartzeko. Ohitaraz dezagün pastorala üztailaren 19, 24 eta 26an emanik datila eta afitxa lehiaka hasirik dela. Züen proposamenak martxoaren 23a arte helarazten ahal dütützüe.
Sohütako Hokin : Uztailaren 19an (igandez, 15:30etan), Uztailaren 24ean (ostiralez, 20:30etan) eta Uztailaren 26an (igandez, 9:30etan)