2025ean igan behar züan Bosq-en auziak, bena osagarri arrenkuraren gatik pusaturik izan zen. 5 mila euroko gaztigua uken du, urte bat presontegi zurziarekin eta bost urtez politika karguetan ezin presentatzea
Dominique Bosq Lakarriko auzapez ohiaren epaitzea igaiten zen ostegün hontan Pauen . Bere azken mandatean egin paper faltsü eta ilegala zen aberaste pertsonalaren gatik epaitürik zen. Honhartü dü bertan kontseilü delibero faltsü bat eman züala merkatü pübliko baten bozkatzeko. Aldiz ez dü honhartü bere alte ziren interesak. Dorothée Nabarra Lakarriko auzapez berria hor zen hogei bat herritarrez süstengatürik . Proküradoreak 15 mila euroko berbala eta urteko presontegiko zrzia galtegin züan, epailea ez da hain zorrotz izan.