Düala 120 urte Frantziar estatüa eta Eliza behexi züen

Frantziar estatüa lüzaz katoliko izan baldin bada, 1905eko abentüan, lege bat adostürik izan zen estatüa eta elizaren behexteko. Garaia kontatzen deikü Xabier Itzaina CNRS-eko ikerlariak.

Düala 120 urte Frantziar estatüa eta Eliza behexi züen
Mauleko herriko etxea eta Mauleko eliza. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/12/29 15:50

Ondorio hanitx ekarri zütüan honek, Elizak Eüskal Herrian ere animaleko inportantzia beitzüan eta lege hortarik goiti da hasi honen txipitzen.
Kanbiamen handia ekarri züan konkordat bat beitzen Batikanoarekilan eta Frantziak zütüan apezen lan sariak kudeatzen. Horrek ez züan bortxaz katolikoentako onespen güziak ekarten, indar honen trük estatüak apezak leküz kanbiatzen ahal beitzütüan haren ideiekin ez bazüen bat egiten.
Horren leküko Muskildin 1901ean (https://paysbasqueavant.blogspot.com/2018/01/rebellion-du-clerge-basque-musculdy-en.html) 16 apezek hen leküa ützi behar üken züen katexima eüskaraz emaiten jarraikitzen beitzüen, nahiz eta kontrako manüa üken.

Tentsione garai hartan zen ordüan Eliza eta Estatüa behexten düan legea bozkatü eta honen urteburuaz baliatzez Xabier Itzaina garai hau lantü düan CNRS-eko ikerlaria eta unibertsitateko erakaslearengana joan gira.

Interesgarri izanen zaizu