Düala 150 urte debekatü ziren eüskaldünen foruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eüskal lege eta ohidüra zaharrak dira foruak, mentez eta mentez euskaldunen bizia arautü düenak. Biltzar nausietan herriek haütatü ordezkariak jüntatzen ziren legediaren idazteko eta justizia korte batek aplikarazten zütüan.

Düala 150 urte debekatü ziren eüskaldünen foruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Allande Etxart historialaria Mauleko karrika nausian. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/07/30 16:55

1789tik Frantziaren menpe ziren lürraldeek foruak galdü bazütüen, pirineoaren bestaldean prozesüa emeki emeki egin da. Dreta zonbait elkirik izan ziren 1839 lehen karlistadaren ondotik eta gero 1876an foruak abolitürik izan ziren. Halere honon aldarrikapenak orano agertzen dira mente bat berantago. Francoren hiltzearekin, 1976tik abertzale mugimentüak eskubide horien beresküratzea galtatzen beitü.

Igaran astean orano Bergaran bildu dira igan astean 200 aüzapez bürüjabegoaren alte, eskübide habororen oihüstatzeko Eüskal Herrian.

 Frantzisko Mendietaren margolan famatüa. Fernando Katolikoak zin egiten dü Bizkaiako jüntetan foruen errespetatzea. 1609an.

Interesgarri izanen zaizu