Düala 90 urte fronte popularrak ere bai ondorioak üken zütüan Xiberoan

1929an Amerikako Estatü Batutik partitü krisi mondialak ondorioak üken zütüan garai haietan xiberoan ere bai. Espartinetan ari ziren hainbat langile kanporatürik izan beitziren adibidez.

Düala 90 urte fronte popularrak ere bai ondorioak üken zütüan Xiberoan
Garaian beste giro bat bazen Mauleko karriketan. IKERZALEAK
Iulen Guiresse
2026/05/13 07:39

Fronte popularra deitzen zaio gauza desbardiner. 1936ean Leon Blum-ek eramaiten düan gobernuari, alderdi desbardinen arteko koalizio batetan oinarritürik. Ber garaian izan zen greba mugimentuari bai eta Espanian boterea hartü züener Francoren estatü kolpea beno lehen.


Frantziako historia sozialean data ezinago inportanta da hor beitira lehentze honartü 2 aste bakantza pakatürik ükeitera langileka. Bai eta lan astearen apaltzea 48 orenetarik 40 orenetara.

 Xiberoan ere ondorioak izan dira. Alde batetik 1929ko krisiarekilan entrepresa zonbaitek langileak kanporatü zütüen. Eta beste aldetik greba zonbait agitü ziren.

Esküinak eta esküin mütürrak indar hanitx ere bazüan garaian.
Giroa nola zen ohitarazten deikü Robert Elizondo historia erakasleak.

Interesgarri izanen zaizu