Düala ehün urte Maulek galdü züan suprefetüra eta Biarnoari lotü zen

1800 urtean Napoleon-en manüaren jarraikitzez, Frantziaren puzkakatze berri bat plantatü zen, arondizamentü eta distrikten desagertaraztez , prefetüren plantatzeko.

Düala ehün urte Maulek galdü züan suprefetüra eta Biarnoari lotü zen
Mauleko "arondizamentü" antolakuntza zaharra
Beñat Larrory
2026/09/10 09:27

Düala 100 urte Maulek bere suprefetüra galdü züan eta administratiboki Euskal herritik baztertürik izan zen Biarnoarekin lotzeko. 1926eartino etxeki züan antolakuntza horrek , xühürtze eta krisa plan baten gatik Maulekoa desagertü beizen. Geroztik Olorueko suprefetürak gainea hartü züan arren Mauleko herriarentako, Baionakoak aldiz Donapaleüentako. Xiberoa da baratzen lürralde berezia partez Biarnoari lotürik baratzen beita geroztik, bena Euskal alkargoan hunhartürik

Interesgarri izanen zaizu