Aste ondar hontan emanik izan diren azken bi emanaldirekin ürrentü da pastoralaren abentüra Sohütarrarentako. Dagün urtean zümatzeko pastoralari leküa ütziko düe Ozaze-Zuhare, Zalgize-Doneztebe, Iruri eta Mendikotako herritarrer.
Ebi tzarrakada zonbait izanik ere, Lurdes Iriondo pastoraleko azken emanaldia arrakastatsüa izan da. Sohütarrek "Ez dok 13" taldeko kantaria ejerki omentü düe üztailaren 19, 24 eta 26ko emanaldietan.
Lehen emanaldian beroagatik leku zonbait hütsik egon baziren, ostirale arratsan eta igante goiz hontan ez zen jargiarik hütsik.
Ebi, ekia izanik ere orotarat 5 000 bat pertsona hüllantü dira Lurdes Irionso eüskalzalearen ibilbideaz habororen jakiteko. Antolazaleak botzik agertü dira aurtenkoaz.
Süjetak, errejenta eta aktür bat alkarrizketatü dütügü :
Bai eta idazleak, bülegoko kideak, kantore eramaileak eta aktür bat.








.jpg)