Ebiak ez dütü jenteak lotsarazi 4. Bekaturosera hüllantzeko

4. aldia da LGBTQIA+ aldeko egünaldia antolatürik dela Atharratzen. Eüskal herri osotik jinik, 350 pertsonek parte hartu düe eta arratsan 700 bat baziren.

Ebiak ez dütü jenteak lotsarazi 4. Bekaturosera hüllantzeko
Nahiz eta ebia izan den, 350 pertsonek parte hartü düe karrika üngürüan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/04/13 07:28

Ebiak ez dütü queer-ak lotsarazi.

Neskenegünean aroarengatik giroa gris bazen Xibero osoan, ez zen hala basabürüko hiribürüan. Kolore andana bat ikusi ahal izan beitira Eüskal Herri osotik jinik ziren LGBTQIA+ egünaldiarentako.

Ohidüretan hasten da sartzen 4. Edizionea beita aurtenkoa. Nahiz eta orai arte aldikal ekia izan den aldi hontan beste urtetan beno jente gütiago hüllantü da. Karrika üngürüan 350 pertsonek parte hartü düe, gaitero,erraldoi, karrosekin, dj bat eta Broken Brothers Brass Band taldearekin batetan.

Arratseko gaüaldiarentako merkatü estalia bete da ere 700 pertsona hüllantü beitira. 4. Bekaturos hortaz kontent agertü dira antolazaleak.
Mikroa lüzatü dügü karrika üngürüa denboran.
Hantik lehentze züzenezko bat egin dügü, antolazaleak, lekükotarzünak, trabestiak edo ere transexualitateaz mintzatü gira hainbat kümitekilan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu