Txinka, Prefosta eta Muskildiko alkarteen ondotik, Bil xokuak jokü gaüaldi bat antolatzen dü barantailaren 7 gaüan eta xiberoko bortükariek ebilaldi bat Erretzün goizan.
Kültür hitzordüetan eüskara egarteko üsantxa badügü, kirolan ez da beti hala. Hortaz ohartürik, Xiberoko bortükari zonbaitek Korrika kültüralaren okasioneaz baliatzen dira Erretzün bi ebilaldi desberdin proposatzeko, maila güzientako, neskenegün goizan 9:30tan (hitzordüa Atharratzeko kirol gela aitzinean).