ECHO projetak prefetüraren süstengüa kauxitü dü, ez herritarrena

ECHO-ren projetaren kuntre jüntatze bat izan da barda LACQ-en.

ECHO startupak uste dü biokerozenaren sortzeko teknika sano bat ediren düala. Arrenküra da hortarako pireneotako oihanetako zühaintzeen parte bat egotxi nahi dütüala.

ECHO projetak prefetüraren süstengüa kauxitü dü, ez herritarrena
Foret bien commun alkarteko Maika Etxekopar
Beñat Larrory
2026/09/03 09:28

Hartako Biarnoa, Landesetarako eta Euskal Herriko herritarrak bildü dira “foret bien commun” alkartearen üngürüan xedeari bürü egiteko. Herritarrak bena ere herriak biltzen dira projetaren kuntre .

200 bat jadanik beren süstengüa ekarri düe alkarteari Xiberoko herriak barne. Azken süstengüen haidürü da orano alkartea. Üda hontan Emmanuel macron-ek bere indüstriaren builtarazte planan sarazi dü projeta eta süstengüa ekarri deio.

Hartakoz, Ostegün hontan, E-cho xede indüstrialaren kontrako manifestaldi berezia Lacq-en egin da

Interesgarri izanen zaizu