(Xiberoa)

EH-ko mus lehiaka abiatürik

Euskal Herriko mus lehiaka abiatü da astebürü hontan. 5 herritan parte hartzeko parada badate bai Pettarra, Arbaila ta Basabürüan. Urtarrila ta barantailan dirate herriko kanporaketak, martxoaren 7an Xiberoko finala.

EH-ko mus lehiaka abiatürik
EH mus lehiaketaren xiberoko antolatzaileak Alain Mugordoi eta Joan Rivoalan. MATHILDE AGOR
Ximun Üthürralt
2026/01/14 12:36

Euskal Herriko mus lehiaka abiatü da astebürü hontan. Maulen Gau eskolak antolatu dü neskenegünean, orai beste 5 herritan parte hartzeko parada badate bai Pettarra, Arbaila ta Basabürüan. Urtarrila ta barantailan dirate herriko kanporaketak, martxoaren 7an Xiberoko finala, Urdiñarben ta EHko finala Donostia kantüko Amasa-Billabonan date.

Jakin herri bat beno haborotan parte hartzen ahal dela ere bai.

Hortako hitzordüak:

Urtarrilaren 23an Hokiko Panoramic ostatüan 19h.tan.

30ean Urdatx Santaziko Berrieix ostatüan, 20h

Barantailaren 13an Atharratzeko Prefostan, 20h

15ean Urdiñarbeko Chizterran 15h

22an Garindaineko trinketean 14h

Interesgarri izanen zaizu