Ehün bat laborari sartü dira Olorueko Suprefektüan

Behi tuberkulosiaren neürrian salatzeko oküpatü düe Olorueko suprefetüra. Prefetürak Martxoaren 17an izenpetü züan erabakia, laborarien iritziaren kontre.

Ehün bat laborari sartü dira Olorueko Suprefektüan
Ehün bat laborari sartü dira Olorueko Suprefektüalat. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/11 15:00

Behi tuberkulosiaren aipamena berriz bazterrak iharrausten dütü. ELB sindikatüko kide zonbait eta 100 bat laborari Olorueko suprefetüran sartü dira ostegün goizan. Prefetürak Martxoaren 17an izenpetü züan erabakia, neürri zorrotzen inposatzez behi hazleer, Xiberoan eta Xibero kantüko eremüetan. Neürri horien salatzeko oküpatü düe Olorueko suprefetüra.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu