Arrosatik Idauzeat, Idauzetik Heletat, Lekorneat, Irrisarriat eta orai Arberatzen : Euskak Herria Zuzenean festibalak Ipar eüskal herri osoan kuritü da azken hamarkadeetan, lagunzale belaunaldi desbrdinek lagüntürik.
EHZtan igaran belaunaldi desberdinekin elestatü nahi ginen EHZ-taren 30 urteen kari eta hartako bakotxaren esperientzia partekatuko deizuegu ondoko egunetan.
Andde Uthurriague ozaztarrak, kontatü deikü 2004an nola EHZ festibala Idauzeat hüllantü zen bere Idauzeko lurretan.
Ibai Capot Thornary zalgiztarrarekin Arberatzeko azken urteak aipatü dütügü, hura teknikan ardüradün delarik.
EHZ Arrosan zelarik 1996-2003 artean, Maite Erremundegik Irulegiko irratian lan egiten züan eta festibalan parte hartzen. Irratia nola egiten zen Arrosako sohotik kontatü deikü.