EHZak bere 2025 programazionea elki dü

Aurten ere Arberatzen iraganen da EHZ festibala arramaiatzaren 27, 28 eta 29an beti müskiaz, antzerkiz, mintzaldiz eta bazkariez alageratürik.

EHZak bere 2025 programazionea elki dü
EHZko egitarau aurkezpena Donapaleün. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/03/12 11:16

Iragan ostegünean, aurkezpen bat egin züan EHZ festibaleko talde eramaileak Donapaleün. Bertan, aurtenko afitxa hedatü düe, libertimendüetako « zapurra » izeneko pertsonajean oinarritürik.

Programazionearen puzka bat ere eman düe. Eüskal herriko eta kanpoko talde zonbait atzamaiten ahalko dira, kontzertü, dantza ala antzerkietan ere.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu