Eüskararen üngürüan Xiberoa, Erronkari ta Zaraitzuko ibarretan Ekialdean Eüskaraz izeneko astea antolatzen düe asteartetik neskeneguneala. Eüskal filmen hedatzeaz gain, mintzaldi, tailerrak eta egünaldi oso bat antolatürik dirate.
Ekialdean Eüskaraz izeneko astea antolatzen düe asteartetik neskeneguneala Xiberoa, Erronkari ta Zaraitzuko ibarretan. Eüskal filmen hedatzeaz gain, mintzaldi edota tailerrak antolatürik dirate Plazara elkartearen partetik.
Haatik tailerretan parte hartzeko aitzinetik izen emaitea galteginik da leküak mügaturik beitirate. Asteartean Maulen “Eüskara gure eskü” izeneko tailerrean euskararen historia soziokulturala eta nolaz oraiko egoeran den aztertüko da (Xibero ostatuan 19-21h). Neskenegün goizan Atharratzeko Etxahun gelan “eüskara askatü” izeneko tailerrean bakotxak bere heinean egün oroztakoan zer egiten ahal düan aipatürik date, 10-12h artean.
Bi tailerretan parte hartzeko telefono zenbaki bat bada 06.40.37.25.27.