Ekialdean eüskaraz izeneko astea neskenegün hontan ürrentzen zaikü hau Xiberoa Erronkari eta Zaraitzuko ibarrek alkarrekin antolatzen düelarik.
Astea “euskara askatu” izeneko tailerrarekin abiatü da eta honen ürrentzean alkarrizketak egin dütügü.
Euskararen gainbeheraz ikuspegi orokorrago eta koherenteago bat biltzen lagüntü dü astearteko “Euskara gure esku” izeneko tailerrak. Xiberoa Erronkari eta Zaraitzuko ibarrek alkarrekin antolatzen düen Ekialdean euskaraz izeneko astea abiatü delarik horrekin.
Hortan 10 batek parte hartü düe ohartzeko euskarak zer kanbio bizitü düan azken mente eta hamarkadetan. Hori diagnostiko baten egiteko bazen, hortik goiti bakotxaren korapiloen askatzeko eta egün oroztakoan egoera ezberdiner nola bürü egin ikusteko “euskara askatu” izeneko tailerra badate neskenegün goizan Atharratzeko Etxahun gelan goizanko 10etarik 12tara. Jakin ondotik baskari ta kantaldi ezbardinak antolatürik diratekila, oro Atharratzen.