Sortü denetik, hitz horrek zentzü kanbiamenak bizi izan dütü.
Ekologia hitzak, zentzü kanbiamenak bizi izan dütü eta erranahi andana bat kondatzen dütü. Ostirale hontan, hau deikü barnatüko Thomas Jodarewski idazle ekologistak, bere hirugarren libürüa, "Deux écologies Irréconciliables" aurkezteko. Hontan, ekologia hitza sortü zenetik zentzü teknokratiko bat bazüala aztertzen dü, bena ondotik, ekosistemen manatzeko tresna bezala erabilirik izan da, indüstriek bultzatürik. 1970 hamarkada üngürüan, mugimentü libertario eta hippiek beretü düe eta auto-antolakuntzan oinarritütako zentzü bat eman deio.
Jakin ezazüe, honen aipatzeko idazlearekin, hitz ordüa emanik zaizüela ostirale hontan Atharratzeko Prefosta günean, gaüko 8ak erterditarik goiti.