Bere hogei urteen ospatzeko Elkar-ek bere portak zabaltü dütü pübliko zabalari abentüaren 17 eta 18an.
2005tan hasi zen afera Benat Elkegaray eta Jean Jacques Carriquiribordek estudio bülego bat eraikitzea deliberatü zirelarik. Xiberoko enpresa mintegian bi biak eta ikastaroz zen estudiant batekilan hasi balin baziren, orai Elkar hedatü da Baiona eta Ordizian orotarat 40 langile biltzez. Lana ere kanbiatu zaie. Hatsarrean ingenier bülego balin bazen bekanika eraikitzeko industrialentako orai metrologia izeneko zerbütxüa joanarazten düe lantegietarik elkitzen diren piezen mesüratzeko aeronotikan bereziki.
20 urteren ondotik enpresaren transmizionearen üngürüan gogozketan hasi dira Benat Elkegaray eta Jean Jacques Carriquiriborde. Momentüko gazteak dütüe hüllantarazi nahi lanbide horietarat. Hartako borta zabaltzeak egin dütüe atzo eta herenegün, jakin 100 bat pertsona beno haboro bisitaratzea jin dela.